Programa

Castellano —  Euskaraz

Gipuzkoako etorkizuna
EAJ-PNV alderdiaren hauteskunde egitasmoa, 2011ko maiatzaren 22ko Foru hauteskundeetarako

Azken lau urteetan, Gipuzkoan ahalegin handia egin dugu politikan aritzeko modua aldatzeko. Hala ere, datozen urteetan aldaketa sakon eta epe luzerakoak egitea ezinbestekoa da, Gipuzkoa nahi dugun bezalakoa izan dadin.

Lehiatzeko gaitasun ekonomikoa, gizarte kohesioa eta lurraldearen oreka sustatzeko politikak aurrera eramateko, ezinbestekoa da Gipuzkoako biztanle, enpresa eta erronken neurrirako proiektu bat diseinatzea.

Gipuzkoan lehiatzeko gaitasuna, kohesioa eta eramangarritasuna indartzeko gure ibilbidea zehaztu nahi dugu. Datorren legealdirako gure konpromiso eta apustu garrantzitsuenak zehaztu nahi ditugu, gure lurraldeko erronka eta premia handiei erantzuteko.

Kultura politiko berri baten alde egin nahi dugu, epe luzerako garapena eta eraldaketa sustatzeko, iraganeko inertziak atzean uzteko eta garai politiko berrietara moldatzeko. Izan ere, garai berri horren ardatzak dira bakea lortzea eta baldintza sozial eta politiko berriak sortzea, politika normalizatze aldera.

Gipuzkoako etorkizuna elkarrekin eraikitzeko proiektu itxaropentsu, egonkor eta partizipatibo bat egin nahi dugu.

1

GOBERNU ONA
Erantzukizuna, gardentasuna eta eraginkortasuna

ESTRATEGIAK

1.1 Politika ulertzeko eta egiteko estilo berezkoa eta berritua zabaltzea
1.2 Gipuzkoako sistema instituzionalean lanaren kultura berri bat sustatzea
1.3 Garai politiko berria Euskadin. Baldintza sozial eta politikoak indartzea, Euskadin bakea eta erabakitzeko eskubidea gauzatze aldera
2

GIZARTE KOHESIOA
Arreta, elkartasuna eta zuzentasuna

ESTRATEGIAK

2.1 Gizarte arretako baliabideak, prestazioak eta zerbitzuak egokitzea eta homogeneizatzea, gizarte arreta bikaina izan dadin
2.2 Gizarte erantzukizunak dauzkaten pertsona eta politikoak gehitzea
2.3 Giza Eskubideak, lankidetza eta genero berdintasuna
3

LEHIA EKONOMIKOA
Jakintza, berrikuntza eta teknologia

ESTRATEGIAK

3.1 I+G+B jarduerak indartzea eta optimizatzea
3.2 Enpresei lehiakortasunerako aldaketan laguntzea
3.3 Pertsona ardatz duten erakundeak bultzatzea
3.4 Aurrekontu, zerga eta zerga ordainketari buruzko politika
4

LURRALDE OREKA
Lotura, kohesioa eta iraunkortasuna

ESTRATEGIAK

4.1 Mugikortasun eta komunikazio zerbitzu integralak gestionantzea
4.2 Gure baliabideak iraunkortasun irizpideaz aprobetxatzea
4.3 Gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna sustatzea, Gipuzkoako landa-nekazaritza eremuetan eta eremu naturaletan
5

GURE LURRALDEA
Komunitatea, sormena, gazteria eta euskara

ESTRATEGIAK

5.1 Elkarrekintza kulturala eta ikus-entzunezkoen sorkuntza
5.2 Euskara gazteen artean bultzatzea
Gure programa zure webgunean txertatu nahi baduzu, honako kodea erabil dezakezu:

No comments yet.

Leave a Reply

Spam protection by WP Captcha-Free